domingo, 7 de febrero de 2016

HISTORIA


Historian zehar, zibilizazio askoek pilota erabiltzen den hainbat kirol asmatu dituzte. Kirol hauek eboluzionatzen joan dira. Denbora pasa ahala, material eta jokatzeko modu berriak txertatzen hasi ziren, jokoaren esperientzia hobetuz. Hau guztia dela eta, kirol unibertsala dela esan dezakegu.


Europa Okzidentean, Hego Amerikan eta Ekialde hurbilean egon zen pilota garatuen. Erromatarren garaian, pilota kolpekatzeko modu desberdinak ateratzen hasi ziren. Hala nola, burgesiak eta aristokratek erabiltzen zituzten erraketak eta eskularruak.


Euskal Herriko hilerrietako lapidetan ageritako grabatuek, proba handi bat ematen digute: Pilotariak oso garrantzizkotzat hartzen ziren gure sozietatean.


Hau guztia kontuan hartuz, pilota unibertsala dela esan dezakegu. Euskal Herriak asko garatu eta garrantzi asko eman zaiolako kontsideratzen dugu Euskal kirola. Izan ere, Espainia, Mexiko, Frantzia eta Estatu batuak dira adituenak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario