domingo, 7 de febrero de 2016

DATUAK

Bere benetako izena Jai Alai da baina gero zesta punta deitzen hasi ziren. Duela denbora gutxi arte, espezialitate honen jokalariek ez zuten zenbakirik eramaten euren elastikoaren atzealdean, baina AEBetako ohiturari jarraiki, zenbakiak erabiltzen hasi ziren.
Zesta puntako saski honek, antzinako xisteran du bere jatorria. Saskiak gaztainondo zurez eta zumez egiten dira. Saskien luzera ezberdina izaten da aurrelarien eta atzelarien kasuan. Aurrelarien saskien neurria, 62 zentimetro ingurukoa da, eta atzelariena, berriz, 68koa. Lerroen kurbadura kontutan hartuz gero, neurri hau 90 eta 110 zentimetro arte luzatzen da. Saskiaren beste ezaugarrietako bat bere poltsa da. Saskiaren erdialdean dago poltsaren zatirik sakonena, 15 zentimetroko sakonerarekin. Pilota, saskira puntatik sartuta, hortxe hartzen da, eta saskiaren muturreraino bidaltzen da, zuzenfrontisera bidaltzeko.
Pilotalekuak 54 metroko luzera du, eta ezker paretan 13 koadrotik 15era arte adierazita daude. Frontisaren altuera 10,50 metro ingurukoa da. Kontrakantxa, berriz, erabat estalita egoten da sare baten bidez. Izan ere, pilotak hartzen duen abiadarekin, sarerik ez balego ikusleak arriskuan leudeke.

Jokalari ospetsuak



  • Frantzisko Txurruka
  • Tximela
  • Katxin Uriarte

No hay comentarios:

Publicar un comentario